XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horiek, heldutasunera heltzean, ez dira aurkitzen beren garaikideen artean bizitzeko moduan, hauen ideiekin bat ez datozelako.

Haiek ideia edo zaharkituegien edo aurreratuegien arabera heziak izateak ez du garrantzirik; kasu batean nahiz bestean, ez dira beren garaikoak eta, ondorioz, ez dira aurkitzen ohizko bizi-baldintzetan.

Beraz, garai bakoitzean bada hezkuntza-mota erregulatzaile bat, eta horretatik ezin gara aldendu disidentziazko nahikeriei darizkien erresistentzia indartsuekin topo egin gabe.

Alta bada, ez gara gu izan, bakarka hartuta, hezkuntza-mota hori zertzen duten ohitura eta ideiak sortu ditugunak.

Haiek elkarrekin egindako bizitzaren emaitza dira eta honen eskakizunak adierazten dituzte.

Areago: hein handi batean, aurreko belaunaldien emaitza dira.

Gizadiaren iragan osoa izan da gaurko hezkuntza zuzentzen duen arau-multzo horren eraikuntzan parte hartu duena; hor bere aztarnak utzi ditu gure historiak eta, halaber, gure aurretik izandako herrien historiak.

Horregatik eramaten dute goi-organismoek beren barruan biologi eboluzioaren oihartzuna, izan ere horretan goren puntua baitira.

Historiaren argitan aztertzen denean hizkuntza-sistemak nola eratu eta garatu diren, orduan ohartzen gara haiek erlijio, antolakuntza politiko, zientzien garapen-maila, industri egoera, etab.en menpe daudela.

Kausa historiko guzti horien jantzirik gabe, ulertezinak dira.

Gizabanakoak, bada, nola eraiki dezake, bere gogoetaren ahaleginari esker soilik, pentsamendu indibidualaren emaitza ez den zerbait?

Ez da aurkitzen tabula rasa edo ohol soil baten aurrean, horren gainean nahi duena eraikitzeko; aitzitik, jadanik emandako errealitateak dauzka aurrean, berak nahierara ezin sor, ezin desegin eta ezin alda ditzakeenak.

Horiek ezagutuz doan heinean, hots, horien izaera zein den eta zein baldintzaren menpe dauden jakiten den heinean bakarrik eragin dezake horiengan; eta horiek ezagutzeko, horien eskakizunetara makurtu eta horiei behatzea...